EVALGUÍA osasuna sustatzeko proiektuetan parte-hartze komunitarioa aztertu eta areagotzeko pentsatuta dagoen tresna bat da, horrela osasuna eta pertsonen ongizatea hobetzera lagunduz eta osasunean desberdintasunak murriztuz.
[«Proiektu» hitzarekin osasuna sustatzeko egiten diren programa, proiektu, interbentzio, prozesu, ekimen edo ekintza komunitario eta gainontzeko guztiei deritzogu]
Erraminta erraztaile eta laguntzazkoa da, ez da aztertzen gaituztela sentitzeko tresna. Honen helburua guri laguntzea da, hausnarketa eta elkarrizketatik, ikuspegi autokritiko bat sortzeko parte-hartzean zer egiten ari garenari buruz, nola ari garen egiten, ze emaitzekin, eta nola hobetu dezakegun.
EVALGUÍA bi galdera-multzotan egituratzen da:
GALDERA OROKORRAK: lau galdera gure burua kokatzen laguntzen digutenak ulertzeko zeinek hartzen, edo hartu dituen, erabaki nagusiak, zer egin eta nola proiektuan zehar;
GALDERA ZEHATZAK: hamabi galdera hainbat alderdiri buruz sakontzen laguinzten digutenak; proiektua nola hasi zen, gure taldea nortzuk osatzen duten, lan nola egiten dugun, gure komunikazio eta inklusio estrategia nolakoa den eta zer sostengu ditugun. Atal honetan alderdi bakoitzean puntuatu beharko gara, eta azaldu puntuazio bakoitzaren zergaitia (“IDATZ EZAZUE ZUEN HAUSNARKETAK ZEUEN BURUARI EMATEN DIOZUTEN PUNTUAZIOARI BURUZ ATAL HONETAN EMEN BEHEAN” atalean: galdera bakoitzaren ondoren).
EVALGUÍA talde-bilera baten erabiltzea gomendatzen da, proiektuarekin zerikusia duten erabakiak hartzen duten edo hartu dezaketen pertsona guztiekin. Zuzendaritza langileak, proiektuan egunero lan egiten duten profesionalak eta proiektuan parte hartzen duten komunitateko pertsonak sartuko dira.
Azterketa bi eratara gauzatu daiteke:
Lehenik eta behin bakarka, gero emaitzak eta hausnarketak elkarren artean partekatzeko, atal bakoitzean pertsona bakoitzak jarritako erantzun eta puntuazio ezberdinak alderatuz, eta atal bakoitzean azken puntuazio bat erabakiz (adostasunez edo banakako puntuazioen bataz bestekoa hartuz).
Zuzenean taldeka, pertsona guztiak iritziak eman eta iruzkinak egin ditzaketela ziurtatuz.
EVALGUÍAren galderak bete ondoren, parte-hartze komunitarioa hobetzeko zuen proiektuetan ze aldaketa ikusi edo ezarri nahi duzuen hausnartzera gonbidatzen zaituztegu. Erabilgarri izango dituzue tresna batzuk hobetu nahi dituzuen arloak suspertzeko, eta ezarri nahi dituzuen ekintzak planifikatzen laguntzeko.
Halaber, zuen proiektuetarako hobekuntza ekintzak gauzatzen lagunduko dizueten adibideak eta baliabideak eskuragarri izango dituzue, zuen ebaluazioaren emaitzen arabera.
Honako hauek antolatzea iradokitzen da:
EVALGUÍAk egiten dizkigun galdera guztiak erantzun eta ezarri nahi ditugun aldaketak hausnartu ondoren, tresnak honako emaitza hauek ematen dizkigu automatikoki:
Zuen ekintza-egitasmoan proposatu duzuenaren arabera, zenbait hilabeteren ondoren EVALGUÍA berriro bete dezakezute, horrela ikusiz aldaketarik egon al den eta nola hobetu den parte-hartze comunitarioa zuen proiektuan
Proiektuaren erregistroa egin ondoren webgune honetan, EVALGUÍA ezartzeko saioak antolatzeko eta errazteko baliabide gehiagotara sar zaitezkete.
Hasi nahi duzue?